Errekaldeko jaiak hasteko, sagardo dastatzea

Mireia Bikuña 2012ko maiatzaren 25a

19:00etan etxafuegoak botata hasiko dituzte festak. Ondoren, Errekaldeko plazatxoan, txorizo eta sagardo dastatzea egingo dituzte, txorimaloek auzoari buelta ematen dioten bitartean. 20:00etan garagardo festa egingo dute eta 21:00etan hasita, rock kontzertua: Sex Museum, Sharon Stoner, Arkada, Gas eta The Capaces taldeak.

Zapatuan, 11:00etan, hiruko saskibaloi txapelketa egingo dute, eta 16:00etan, III. goitibehera jaitsiera, Larrain Gain elkartetik Errekaldera. Haurrendako puzgarriak ipiniko dituzte (16:30). Rock kontzertuaren aurretik (23:00etan, Miren, Agur eta Gorka, eta Los Zopilotes Txirriaos) poteoa egingo dute triki-txarangarekin.

Auzo bazkaria eta meza

Domekan, hildakoen aldeko meza, Oñatzekoen emanaldia, auzo bazkaria eta mus txapelketa egingo dituzte. 19:00etan Ikusi Makusi  erretiratuen antzerki taldekoek emanaldia egingo dute. Jaiak 00:00etan bukatuko dituzte etxafuego jaurtiketarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak