'Parot doktrina' ezarri diote Alberto Plazaola preso oñatiarrari

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 22a

Hala jaso zuen Espainiako 'ABC' egunkariak zapatuan. Iturri horren arabera, Plazaola 2026an aterako da kartzelatik, ezarritako data baino hamar urte geroago. Oñatiarra Coruñako (Galizia) Teixeiro kartzelan dago egun.

ABCk dioenez, Alberto Plazaola 1997ko uztailaren 31n zigortu zuten (­46 urteko kartzela zigorra ezarri zioten)­, bi deliturengatik: "batean, bi hilketa saiakera egiteagatik; eta bestean, kalte handia eragiteagatik".

Hedabide horretan jasotzen denez, kartzelako zuzendaritza iazko apirilean jarri zen harremanetan auzitegiarekin, erredentzioen errebisioa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak