'Men in Black III' asteburuan Espainiako zine areto nagusietan eta Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 22a

Asteburuan estreinatuko dute filma gurean, Espainiako areto nagusietan moduan. Bost emanaldi izango dira Oñatin: barikuan eta zapatuan, 22:30ean; domekan, 19:30ean eta 22:30ean; eta astelehenean, 19:30ean.

Herrialdea: AEB.

Ekoizlea: Columbia Pictures (Sony).

Zuzendaria: Barry Sonnenfeld.

Gidoia: Etan Cohen, David Koepp, Jeff Nathanson.

Aktoreak: Will Smith, Tommy Lee Jones, Josh Brolin, Jemaine Clement, Emma Thompson, Betty White, Alice Eve.

Sinopsia: Men in Black III filmarekin, bueltan datoz J (Will Smith) eta K (Tommy Lee Jones) agenteak, baina iraganera. J-k gauza arraro asko ikusi du beltzez jantzitako gizonekin emandako 15 urteetan, baina ezerk ez du uzten bere lagun zakar eta mesfidatiak bezain harrituta. Baina K-ren bizia eta planetaren zortea jokoan jartzen direnean, J agenteak denboran atzera egin beharko du gauzak zuzentzeko eta jakingo du K-k inoiz esan gabeko sekretu asko dituela unibertsoak. Sekretu horiek euren kasa argitzen joango dira, K agente gaztearekin (Josh Brolin) lan egiten duen heinean, bere laguna, agentzia eta gizadiaren etorkizuna salbatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak