18 gaztetxok jardun zuten lagun arteko "lehian" eta balorazio positiboa egin zuen Ugartek: "Giro sanoa izan dugu. Sari gisa diploma eman dugu, gazteek eurek ikus dezaten ez dela bakarrik elkarren artean lehiatzea. Hori horrela, elkarri laguntzen eta guzti ibili dira, nahiz eta jakin gero aurretik geratu ahal zirela besteak. Gainera, ardurak ere hartu dituzte gaztetxoek: neuk aterako ditut argazkiak, neuk apuntatuko ditut izenak... ibili dira". Hori bai, lagunak lagun, irabazlea izan zuen lehiaketak: Gurutze Ampudia, 11 urteko oñatiarra.