Jerardo Elortza historialariak omenaldiko ekitaldian esan zuen moduan, "Oñatin eta inguruan Julianen eskuetatik jende asko pasa da. Eta Oñatiko musika heziketa, neurri handi batean, abesbatza-parrokia inguruan mamitu" zen.
Hala, Zelaiak ereindakotik eratorritako abesbatzak eta bilobek, pianoa, gitarra, klarinetea, biolina… erabilita Julian Zelaiaren hizkuntza eta bizipoz nagusi izan zen musikaren bitartez helarazi zioten esker ona aita-jaunari, ikusleen txalo-zaparradak babestuta.