Sententziaren arabera, Oñatiko etxebizitzan gertatu zen dena. Han, bikotekideek "biolentzia fisikoa eta psikikoa" egin zioten adingabekoari. Epaileak dioenez, emakumeak adingabekoa "irainak eta burlak" egiten zizkion adingabekoari, eta lurrean lo egitera behartzen zuen, ohean pixa egiten zuelako. Belarrietatik tira egin eta "bere gizontasunaz" ere barre egiten zuen, epaileak esan duen arabera.
Gizonezkoak, adingabekoaren aitak, "bikotekideak egiten zuena ikusteaz gain, tratu txar fisikoak" ere ematen zizkion mutikoari, eta inoiz "gerrikoarekin jo" zion.
Horren arabera, adingabekoak "neurri bateko neurotizismoa" du, eta, horren ondorioz, antsietatea, animu eskasa eta umore aldaketak maiz izaten ditu, eta giza-harremanetan ere zailtasunak ditu. Horregatik, adingabekoak "terapia-babesa" behar du. Gaur egun, mutikoa amarekin bizi da EAEtik kanpo.
Fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eta guraso-agintea kentzea eskatu zuen bikotearendako, eta hala izan da.