Elkar Hezi eguna ospatuko dute egubakoitzean

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko maiatzaren 19a

Iturrigorrin ospatuko dute, urtero moduan. Puzgarriak eta afari merienda ere antolatu dute.

Elkar Hezi eguna ospatuko dute egubakoitzean eta urtero egiten duten moduan, Iturrigorrira joango dira DBHko eta Batxilergoko ikasle, irakasle eta langileak. Ekintza ezberdinak egingo dituzte han, esaterako, mendi irteera, altxorraren bila, herri kirolak edo pintxo lehiaketa. Arratsaldean puzgarriak eta bestelakoak egingo dituzte eta 18:30ean jaialdia hasiko da: dantzak, antzerkiak, bertsoak … Eguna bukatzeko, urteroko afari merienda egingo dute ikastetxearen aurrekaldean, Santa Marinako plazatxoan. Musika, sagardo kupela eta bokadiloak jango dituzte.

Bestalde, DBHko 2. mailako ikasleak Errekaldeko basoan ari dira lanean, plastika alorrerako. Hirugarren fasean daude. Artelan horren aurkezpena 29an egingo dute Hezkuntza Sareko irakasleekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak