Doluari buruzko bigarren tailerra Arantzazun

Aketz Zubia 2012ko maiatzaren 15a

Hilaren bukaeran, maiatzak 25, 26 eta 27an, doluari buruzko bigarren tailerra egingo du Bideginek Arantzazun. 'Doluaren Bidetik: Bizi irautetik, bizitzera' izenburupean egingo da aurtengoa, eta Jesus Mari Arregi eta Izaskun Andonegik parte hartuko dute; Asis Topagunearekin elkarlanean prestatutako tailerra izango da.

Doluan daudenei edota gaixotasun larriren bat jasaten ari direnei zuzendua dago, batez ere. Tailerrean parte hartu nahi dutenek 190 euro (tailerra, lo egitea eta pentsio osoa barne)  ordaindu beharko dituzte. Tailerra, barikuan, maiatzak 25, hasiko da, 19:00etan, eta domekan, maiatzak 27, 16:30ean emango zaio bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak