Erretiratuen elkarteko batzordea berritu dute

Usoa Agirre 2012ko maiatzaren 14a

Joan den astean egin zuten erretiratuen elkarteko urteko batzarra Pake-Lekun. 2012rako aurrekontuak onartu eta zuzendaritza batzordeko kide berriak izendatu dituzte.

Javier Arriaranek presidente karguan jarraituko du, baina gainontzeko kideak berriak dira: Javier Galartza, Rafael Agirre, Arantxa Urtzelai, Manuel Castillo, Javier Arregi, Juan Luis Arabaolaza eta Manuel Gonzalez.

Bidaiak eta ikastaroak

Arrakasta handiena bidaiek izaten dute eta aurten ere egingo dituzte: maiatzean Mediterraneotik itsas-bidaia, uztailean Asturiasera eta irailean Kataluniara. Hondarribia eta Baztanera ere joango dira. Ikastaroak ere antolatuko dituzte.

Ekainean egingo duten erretiratuen astean Luis Guridi neurologo oñatiarraren hitzaldia antolatu dute; alzheimerraren gainean jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak