Ipuin klasikoak eta bertsolaritza uztartu dituzte 11 Kantatzeko DVDan. Bi urteko lanaren emaitza da eta atzo eman zituzten prozesuaren gaineko azalpen guztiak egileek Oñatiko kultura etxean. Besteak beste, Urko Egañak bertsoak idatzi ditu, Leire Derteanok ilustrazioak egin eta Olatz Amozarrainek musika jarri proiektuari.
Azalpenez gain, DVDko ipuinak ikusteko aukera ere izan zuten kultura etxeko zinema aretoan batu zirenek; esaterako, txanogorritxo bertsotan entzun zuten.
DVDak bi atal ditu: batetik, marrazki animatuek eta bertsoek osatutako ikus-entzunezkoak; eta bestetik, karaokea. Egañak adierazi zuen: "Ume zein helduek dute kantuan gozatzeko aukera karaokearekin".