Euskal Herri osoan egingo dira mobilizazioak euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde maiatzaren 19an eta oñatiarrek ere hainbat ekintza antolatu dituzte egun horretarako.
Egun osoko egitaraua
Goizean goiz elkartu dira herriko plazan eta mendietara abiatuko dira taldeka, tontorretan "Euskal preso eta iheslariak etxera" zapiak jartzera. Ondoren, trikitxarangarekin poteoa izango dute herriko kaleetan barrena. 13:00etan "Goazen plazara" ekitaldia egingo dute, bazkari herrikoiaren aurretik. Egunari amaiera emateko, kontzertuak izango dira Boga, Ona eta Arrano tabernetan.
- 8:00etan plazan elkartuko dira, Oñatiko mendi tontorretan "Euskal preso eta iheslariak etxera" zapia jartzeko.
- 12:00etan poteoa trikitxarangarekin.
- 13:00etan Goazen plazara ekitaldia.
- 13:30ean poteoa trikitxarangarekin.
- 14:30ean bazkaria herriko plazan: txartelak Arrano, Aloña eta Oñati tabernan salgai (langileak 12 euro; langabetu eta ikasleak 8 euro.
- Arratsaldean kontzertuak:
18:00etan: Boga parean
20:00etan: Ona parean
21:30etan: Arrano tabernan
23:00etan: Ona parean