Munduko mineral handienak ikusten diren dokumentala gaur emango dute

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko maiatzaren 8a

'Naica' izeneko dokumentalean izen bera duen Mexikoko meategian aurkitu dituzten mineralen irudiak ikusten dira, munduko handienetakoak. Almerian eta Txilen aurkitutakoak ere jasotzen ditu 'Naica'k. Gaur, martitzena, da dokumentalaren emanaldia, 19:00tan zinema aretoan.

Mexiko iparraldean dagoen herri bat da Naica eta munduko mineral handienak dituen koba bat dago bertan, herriaren izen beraz ezagutzen dena. Koba hori lur azpitik 300 metrotara dago eta 12 metro luze dituzten mineralak aurkitu dituzte barruan. Naica-ko, Almeriako eta Txileko mineralak jasotzen dituen dokumentala gaur, maiatzak 8, erakutsiko dute, 19:00etan. Aurkezpena Urretxuko museoko Javier Aguadok egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak