Mundumirako kamisetak salgai daude 24 eurotan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko mai. 8a, 13:29

Mundumira maiatzaren 18tik 20ra egingo da Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan.

Mundumirako elkartasun kamisetak turismo bulegoan eta Juanitosa dendan daude salgai 24 eurotan. Saltzen den kamiseta bakoitzeko 3 euro, Debagoieneko gobernuz kanpoko erakundeen proiektuetara bideratuko dute aurten ere, aurreko sei edizioetan egin duten bezala. Aurtengo kamiseta ere Ternua etxeak egin du eta aurreko urteetako diseinu bera jarraitzen du.

Guatemalan
Kamiseten salmentatik ateratzen duten dirua bailarako hiru gobernuz kanpoko erakundek jasoko dute: Oñatiko 7 Udaberri taldeak, eta Arrasateko AMSOGRA eta AMS elkarteek hain zuzen ere. Oñatiko 7 Udaberri erakundeko kideak Guatemalan dihardute lanean, gizartearen eraldaketaren alde eta emakume indigenen eskubideen babesaren alde. Arrasateko taldeak, berriz, Nikaraguako eskualde ezberdinetan dihardute.

Mundumira, munduko kulturen festa, maiatzaren 18tik 20ra egingo da aurten, Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan. Aurreko edizioetan bezala, kulturartekotasunaren adibide asko egongo dira aurtengo Mundumira festan. Berritasunen artean, slow food gastronomia azoka dago, produktu ekologikoen azokarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak