Arantzazuk izen bereko ia 200 alaba hartu ditu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 6a, 16:29

Arantza, Arantxa, Arantzazu edo familia bereko beste izenen bat duten ia 200 lagun batu dira gaur, domeka, Arantzazun, xede horrekin egindako topaketan. Gandiaga Topagunean hasi dute eguna, Juan Inazio Larrea bikarioak Arantzazuri buruz emandako hitzaldi "polit eta arin" batekin. Ordubete luzez meza entzun dute segidan eta, tragoxka pare bat hartu ostean, bazkaltzera joan dira Hospederiara.

Aipamen berezia egin diote Fermin Altube frantziskotarrari, berari otu zitzaiolako Arantzen Topaketa egiteko ideia, 1956an; jendetza batu zen orduan. Gerora sei alditan egin dute; aurtengoa zazpigarrena izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak