Kopari dagokionez, berriz, Txuskos eta Etxaixak taldeek jokatu zuten finala. Bana egin zuten eta penalty jaurtiketetan Txuskos izan zen garaile. "Denboraldi kaskarra egin arren, koparako jokatu beharreko partidu denak irabazi zituen talde horrek, bilakaera polita izan zuen", azaldu du Anton Sierrak.
Aloña Mendiri saria
Ligako eta Kopako sariak ez ezik, urterokoak ere eman dituzte aurten, hau da, gol gutxien jaso duen atezainari eta gol gehien sartu duen jokalaria ere saritu dituzte. Honela, Xaguzar taldeko Gorka Lazkanoiturburuk jaso du gol gutxien jaso dituen atezainaren saria; Dooligans taldeko Joseba Albizuk golegilearen saria; Txarrixak taldeko Jose Manuel Charrascok kiroltasunaren saria; Zorroberoko Alberto Regueirok beteranoaren saria. Bukatzeko, Aloña Mendi kirol taldeak ere saria jaso du aurten. Emandako laguntza guztiari eskerrak eman gura izan dizkio horrela beteranoen futbol txapelketak.