45. urteurrena ospatuko du Txantxikuk asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko maiatzaren 4a

Asteburuan egingo dituzte Txantxiku ikastolak 45. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietako asko.

Tartean da zapatu arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek kiroldegian emango duten Zazpikoloro emanaldia. Sarrera guztiak daude salduta: 1.040. Goizean jolas parketak, erakusketa eta ate irekiak egingo dituzte. Hori guztia bihar izango da, eta gaur, egubakoitza: DBH eta batxilergoko ikasleen bazkaria, jolasak, kirolak, lehiaketak, Nikaraguan garatzen ari den proiektuarekiko elkartasun ekintza eta umeendako jaialdia izango dira beste ekitaldi batzuen artean: antzerkia, koreografiak eta abestiak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak