Beste ikastaro bat emango du Ilunpetan taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko maiatzaren 4a

Itziar Bastarrikak emango du ikastaro hau ere. Historia apur bat, kamerak erabiltzeko oinarrizko teknikak eta zenbait autoreren lanak erakutsiko ditu Bastarrikak, besteak beste. Eguena da izena emateko azken eguna.

Aurreko tailerretan bezala, 10 saioko ikastaroa izango da bigarren hau, baina saioak bost astetan banatuko dira. Hau da, astean bi egunetan emango dira eskolak, martitzenetan eta eguaztenetan, 18:30etik 20:00tara. Argazkigintza ikastaro hori maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 13an bukatuko da.

16 pertsonako taldea

Argazkigintzako bigarren ikastaro hau ere Itziar Bastarrika argazkilariak emango du. Historia apur bat, kamerak erabiltzeko oinarrizko teknikak eta zenbait autoreren lanak erakutsiko ditu Bastarrikak, besteak beste.

16 pertsonako taldea osatuko dute eta tailerraren prezioa da 50 euro. Interesa duen edonork gaztelekuan eman behar du izena maiatzaren 10a aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak