Ibilaldi gidatua domekan Aizkorri-Aratzen: 'Uraren bidea'

Usoa Agirre 2012ko maiatzaren 4a

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 2012rako mendi-irteerak antolatuko dituzte. Guztira bost ibilbilaldi gidatu egingo dira maiatzetik urrira bitartean, eta lehena datorren domekan, maiatzaren 6an, izango da. 'Uraren bidea' izeneko mendi ibilaldi honetan, Araotzetik Orkatzategirako joan-etorrian dauden txoko miresgarriak ezagutzeko aukera izango da.

Abiapuntua: Urtiagain jatetxea. Araotzeko bidegurutzean.


Ordua: 9:00


Iraupena: 5 ordu

Salneurria:

  • Helduak: 3 €
  • Haurrak (6-12 urte): 2€

Aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da.

Informazio gehiago: Arantzazuko Parketxean

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak