76 umek egingo dute lehen jaunartzea datozen bi asteburutan. Domekan izango da jaunartzeen lehen elizkizuna, 12:00tan San Migel parrokian. Josean Larrañaga parrokoak azaldu duen bezala, datorren asteburuan, berriz, bi elizkizun egingo dituzte: zapatuan, 18:00etan eta domekan, 12:00tan. "Domeka bietako jaunartzeak parrokiako aldare nagusian izango dira eta zapatukoak, aldiz, parrokiako kaperan", zehaztu du Josean Larrañaga parrokoak.