Jose de Azpiazu omenduko dute aurtengo Musikegunak edizioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko maiatzaren 3a

Musika landuaz gozatzeko ekimena izaten da Oñatin antolatzen duten Musikegunak. Aurten 34. aldiz egingo dute ekimena. Entzuleen belarriak eta bihotzak gozatzea izaten da helburua nagusia, baina oraingoan, beste helburu bat ere izango du ekimenak: maisu handiak omentzea. Besteak beste, Jose de Azpiazu oñatiar maisu handia omenduko dute haren jaiotzaren mendeurrena aprobetxatuz.

Udaberriro bezala, musika instrumentalaren eta ahots-musikaren jarraitzaileek hitzordua izango dute, beraz, datozen lau asteburutan, Oñatin.

Zikloa Duo Hausokak zabalduko du domekan. Ander Telleria akordeoi-joleak eta Aitor Ucar gitarra-joleak eskainiko dute kontzertua Santa Anan.

Maiatzak 6
Duo Hausoka.

Maiatzak 13
Salvador Trio. Talde honek Oñatira eroango dituen jazz doinuek ohiko musika klasikotik haratago bidaiatzeko aukera eskainiko dute.

Maiatzak 20
EASO eskolania Gorka Miranda zuzendariarekin.

Maiatzak 27
Eduardo Baranzano, gitarra-jolea; Aida Briceño sopranoa; eta, Lucia Gomez mezzosopranoa.

Kontzertu guztiak Santa Ana aretoan izango dira, 19:30ean.

Diputazioaren eta Udalaren arteko elkarlana

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Oñatiko Udalak elkarlanean antolatutako musikaldi hauek aukera paregabea dira euskal interpreteek euren lana aditzera emateko, baita musikazaleek herrietan musikaz gozatzeko ere. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez sortu ziren Udaberriko Musikaldiak, musika entzuteko aukera herrietara ere zabaltzeko. Horretarako interes historiko eta arkitektonikoa duten tokiak aukeratu ziren. Oñati kasu. Egitaraua kamerako musikan oinarritzen da eta interprete gazte eta ospetsuen arteko oreka mantentzen du. Errepertorio aldetik ere, bertako obrak eta obra unibertsalak interpretatzen dira emanaldietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak