'El principito'-n oinarrituta
"Lander Camarero bilbotarrak ideia bat zuen buruan. El principito ipuinaren atal batean oinarrituta hiru herrialde ezberdinetan film labur bana egitea: Perun, Indian eta Euskal Herrian", dio Arregik. Hiru film horiek What about Columbus? dokumentalean batu ditu Camarerok. "Hiru baldintza jarri zizkigun: leialak izatea testuari, gure buruari eta baita gure kulturari ere".
Bi lagunen arteko harremanaz dihardu Lagun mina filmak. Oporretan daudela ezagutzen diren bi lagun dira Ekaitz eta Roman: bata euskalduna da eta bestea kolonbiarra –Eriz Alberdi eta Diego Santos dira aktoreak. Batak eta besteak adiskidetasuna nola ikusten duten azaltzen du filmak.
Moriarti eta Huheziko lana
Huheziko irakasle lanaz gain, Moriarti produkzio etxeko partaide izaten jarraitzen du Arregik. Lagun mina filma Kimuak sailean aukeratua izan da.
Sariak
Gainerako sariak izan dira: Madrileko Cinemad11 jaialdian sari nagusia; Arrigorriagako jaialdian zuzendari onenaren saria; Salas de los Infantes jaialdian film labur onenaren saria; eta, Gasteizko euskal zinemaren jaialdian film labur onenaren saria.