Euria eta istripuak protagonista Udanako igoeran

Irati Goitia 2012ko apirilaren 28a

Udanako igoerari 15:00etan ekin diote, baina, behin eta berriz gelditu behar izan dute lasterketa istripuen ondorioz. Besteak beste, bi gidari oñatiarrek izan dute kolpea: Monika Muñozek eta Asier Samaniegok.

Euriak erabat baldintzatu du Udanako igoera. Izan ere, errepidea bustita dago eta horrek istripu ugari eragin ditu. Besteak beste, istripua izan dute entrenamendu saioan: Asier Samaniego eta Monika Muñoz oñatiarrek, eta Jorge Gonzalezek. Azken biek lasterketa utzi behar izan dute jasandako kolpearen ondorioz. Samaniegok, berriz, jarraitzea erabaki du.



Zaleek ez dute huts egin

Zira, aterki eta katiuskak jantzita ikusi dugu jendea Udanan, izan ere, eguraldia ez dute lagun. Hala ere, asko izan dira mendatean zehar batutako zaletuak.

Egiaztatze teknikoa

Gaur goizean egin dituzte lasterketan parte-hartu behar zuten autoen egiaztatze teknikoak Oñatiko plazan. 74 pilotuk zuten izena emanda, baina 66 izan dira aurkeztu direnak. Foru enparantzan bertan egon dira ikusgai orain Udanako maldetan gora korritzen dabiltzan autoak 13:00ak arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak