Udanako VII. Igoera Euskadiko Mendi Igoeren txapelketarako lehenengo proba puntuagarria izango da. Oñati Motor Taldeak antolatzen duen lasterketan 74 pilotuk hartuko dute parte. Horietako asko debagoiendarrak izango dira. 15:00etan hasiko da, baina Udanako errepidea 13:00etan moztuko dute.
Egiaztatze teknikoak
Autoen egiaztatze teknikoak Oñatiko plazan egiten dabiltza goizeko 9:30etatik. Berrikuntza da hori, izan ere, lehendabizikoz dabiltza egiaztatzeak Foru enparantzan egiten. Bertan egongo dira auto guztiak 13:00ak arte.