4 eta 10 urte arteko 350 ume inguru izango dira aurtengo uztaileko udaleku irekietan. "Uda Oñatin pasatzen duten ume ukrainiarrendako beti gordetzen dugu tokia. Oraindik ez dakigu zenbat etorriko diren eta kopuru hori aldatu egin daitek", zehaztu du Lukene Astigarragak, Udalarekin batera udalekuak antolatu dituen AHK Kooperatibako kideak.
34 begirale
Umee horiekin batera 34 begirale izango dira eta bakoitzak 10-11 kideko taldetxoa izango du bere ardurapean. Maiatzean bilera bi egingo dituzte programazioa zehazteko eta elkar ezagutzeko.