Abuzturako bukatuta egongo da Errekalde auzoaren hirugarren fasea, errepidea berdindu, aparkalekuak antolatu eta bidegorria jartzeko fasea, alegia. Bergarako Artzamendi enpresak ekin die hirugarren faseko lanei eta udararako bukatuko ditu.
Fase gehiago
Orain hasitako lan hauek Errekalde eraberritzeko planaren barruan dauden aurtengo azken lanak dira. Lan gehiago ere egingo dituzte, esaterako garajeetako sarrerak egokitu, baina ez aurten. Aurtengo aurrekontuetan hirugarren fasera arteko lanak jaso zituen udalak. Gelditzen diren faseak datozen urteetako aurrekontuetan jasoko dituzte, momentuko lehentasunen arabera.