Babes ofizialeko azken etxeak banatu dituzte

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 27a

Arazo barik, baina herritarren ikusminarekin egin zuten San Martingo babes ofizialeko azken etxeen zozketa eguaztenean. 137 eskatzaileren artean 39 etxebizitza zozketatu zituzten. Hain justu ere, San Martingo 6., 7. eta 8. bebarruetako etxeak banatu zituzten.

San Martin 6, 7 eta 8ko etxeak

  • Mikel Intxausti Arregi    6-1-B
  • Oihana Ruiz Ormazabal    6-1-C
  • Andoni Iglesias Martin    6-1-D
  • Aritz Garmendia Gonzalez    6-1-E
  • Iker Etxezarreta Olariaga    6-2-A
  • Iñigo Arregi Mendiola    6-2-B
  • Mikel Martinez de Zuazo    6-2-C
  • Iñaki Laka Aiastui    6-2-E
  • Iker Zurutuza Anton    6-2-D
  • Miguel Angel Sedano    7-behea-A
  • Iker Larral Arenaza    7-behea-B
  • Ainhoa Urkia Agirre    7-behea-C
  • Aitziber Mugartza Urkia    7-behea-D
  • Maria Isabel Martin    7-behea-E
  • Maite Anton Leno    7-1-A
  • Josu Porcel Matilla    7-1-B
  • Agotz Iturbe Murgiondo    7-1-C
  • Leire Irizar Urzelai    7-1-D
  • Sonsoles Gartzia    7-1-E
  • Nagore Inda Goikolea    7-2-A
  • Asier Larrañaga Sarasola    7-2-B
  • Izaskun Nazabal     7-2-C
  • Amaia Corrales Alonso    7-2-D
  • Onintza Olabarria Ugarte    7-2-E
  • Jose Luis Etxeberriarteun    8-behea-A
  • Joseba Lazkanoiturburu    8-behea-B
  • Edurne Arkauz Larrañaga    8-behea-C
  • Ion Lopez Santamaria    8-behea-D
  • Nerea Gonzalez Bengoa    8-behea-E
  • Nerea Matilla Zubia    8-1-A
  • Angel Biain Zubiagirre    8-1-B
  • Zuriñe Rodriguez Zabaleta    8-1-C
  • Andoni Galdos Zubizarreta    8-1-D
  • Concepcion Castro    8-2-A
  • Iñaki Larrea Elkorobarrutia    8-2-B
  • Naiara Jimenez Letamendi    8-2-C
  • Sonia Ayechu Muruzabal    8-2-D
  • Miren Arregi Amasorrain    8-2-E

Zozketa bukatu ondoren, etxea egokitu zitzaienek etxearen gaineko informazioa jaso zuten eraikitzaileen eskutik: solairua, atea, metro karratuak, etxearen planoa, etxea erosteko jarraitu beharreko pausoak eta ordaindu beharrekoa.

Bi logelako etxeak

Zozketa lau kupotan banatu zuten: elbarriak, familia ugariak, bi logelakoak eta kupo orokorra. Mugikortasun arazoak dituztenendako bi etxe zeuden, eta eskatzaile bakarra; familia ugariendako bi etxe, eta bi eskatzaile; bi logelako etxea gura zuten 29 eskatzaileren artean sei etxe banatu zituzten; eta kupo orokorrean 29. Bi logelako etxeen zozketan etxe barik geratu zirenak kupo orokorrean sartu zituzten.

Eguaztenean egin zuten zozketan berezitasun bat izan zen: lehen aldiz, bi logelako etxeen eskatzaileekin kupo bat egin zuten. 29k eskatu zuten bi logelako etxea.

Babes ofizialeko azkenak

San Martinen egiten diharduten babes ofizialeko etxeak herrian dauden izaera horretako azkenak dira. Azken urteetan promozio handiak egin dituzte Ugarkalden, San Martinen eta Kasablankan. Apurka-apurka guztiak banatu dituzte, eta oraingoz, behintzat, ez da dago zozketatzeko etxe gehiagorik. Krisiaren eraginez asko moteldu da eraikuntza alorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak