3,5 tona elikagai Maliko umeendako

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 27a

Mali Elkartasuna taldeak elikagai eta materialez betetako edukiontzia bidali zuen Malira apirilaren 6an. Guztira, 14 tona elikagai bidali dituzte, horietatik 3,5 Oñatin egindako kanpainan batu dituzte. "Eskerrik asko guztioi", esan du Joxan Larrañaga parrokoak.

Edukiontzia Bilboko portutik irten zen Mali aldera. Maliko Elkartasun taldeko kideek esker oneko hitzak bidali dituzte. "Mali Elkartasuna taldearen izenean Oñatiko Herriari erakutsi duen Elkartasunarengatik eta esku zabaltasunagatik. Ikastetxe guztiei, janari dendetan gure "karruan" janaria ipini dituztenei, baita janari denda gustiei: San Migel Kooperatiba, Eroski, BM, Dia, Garai.Eskertu ere, Parrokiako Misio taldeari egin duen lanagatik. Eskerrak eman ere eskupekoak eman duzuenoi", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak