Olabarrietako jaiak asteburuan

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 25a

Etzi, barikua, emango diete hasiera Olabarrieta auzoko jaiei. Asteburu luzea aurretik, martitzenera arte, ospakizun eta ekitaldi ezberdinak izango dira auzoan.

Hona hemen jaietako egitaraua:

  • Apirilak 27, barikua:

19:00etan, jaiei hasiera emateko etxafuego jaurtiketa.

22:00etan, rock kontzertuak: Ezi, Gas, eta Zuen azkena.

Kontzertuen ondoren erromeria Aire-aireren eskutik.

  • Apirilak 28, zapatua:

12:00etan, haurren jolasak.

20:30etan, auzo afarirako deialdia etxafuegoekin.

21:00etan, auzo afaria.

23:30etan, erromeria Obaneuke taldearekin.

Atsedenaldian errifen zenbaki sarituak zozketatuko dira.

  • Apirilak 29, domeka:

10:00etan, meza nagusia.

17:00etan, Oñatz Dantza Taldeko dantzariak.

18:00etan, Josu Zubia magoa.

19:00etan, Josu Zubiaren kontzertua.

  • Maiatzak 1, martitzena:

11:30etan, meza nagusirako deialdia etxafuegoekin.

12:00etan, meza nagusia.

13:00etan, luntx-a.

16:00-16:30etan, mus txapelketarako izen ematea.

16:30etan, mus txapelketa.

19:00etan, jaiei amaiera emateko etxafuego jaurtiketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak