Uema, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen inguruko herritar guztiendako batzar irekia antolatu du gaurko Oñatiko Udalak, 19:00etan Udal Euskaltegian. Uema zer den, bertako kide izateak zein ondorio ekarriko dituen eta nola eragingo duen azalduko dute batzar horretan. Aurreikuspenak betetzen badira, datorren eguenean Oñatiko Udalean egingo duten osoko bilkuran onartuko dute Oñati Ueman sartzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.