Akordeoi eta gitarra kontzertua Santa Ana Antzokian

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 25a

Domekan, apirilak 29, 12:45ean Jose de Azpiazu Musika Eskola eta Gernikako Musika Eskolaren elkartrukea izango da Oñatin. Bi musika eskolen artean kontzertu bat eskainiko dute Santa Ana Antzokian, eta bertan akordeoi eta gitarra taldeek parte hartuko dute.

Bestalde, Udaberriko Kontzertuen emanaldiei bukaera emateko, maiatzaren 3an, Jose de Azpiazu Musika Eskolako kontzertua izango da 18:30etan Santa Ana Antzokian. Bertan, biolin eta akordeoi taldeek eta Lengoaia Prestakuntzako ikasleek parte hartuko dute. Antolatzaileek adierazi dute gonbidapena beharko dela kontzertua ikusteko.

Txalaparta ikastaroa

Aurten ere, azken urteotan bezala, txalaparta ikastaroa antolatu du Jose de Azpiazu Musika Eskolak. Matrikulazio epea apirilak 30era arte egongo da zabalik eta ikastaroa Xabier Arakama Trikizio-k emango du.

Interesaturik daudenak 943 78 31 74 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com helbidera idatzita eskatu dezakete informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak