Rock astunaren gaua bihar Oñatin, Matxura eta Herstura taldeen kontzertuarekin

Usoa Agirre 2012ko apirilaren 27a

Bihar, zapatua, 22:00etan hasita, rock astuna entzuteko aukera izango da Oñatiko gaztelekuan. Oñatiko Herstura arituko da lehenengo, taldearen izen bereko lehen diskoa aurkeztuz. Oñatikoen ostean arituko dira Matxura taldekoak, urteak musika munduan daramatzaten musikari ezberdinek osatutako egitasmo berria: Mikel Kazalis (Negu Gorriak, Anestesia, Estigia, Kuraia, 2kate,...), Fer Apoa (Estricalla, Kuraia, Corazon de Sapo), Aitor Abio (Pi.L.T) eta Txarly (Anestesia, Why not?).

Joan den urtean argitaratu zuten taldearen izen bereko diskoa Bonberenea ekintzak zigilupean. Rock industrial gordin eta astunez eta erritmo bortitzez betetako diskoa da, eta muturreko kontzertua eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak