Gol festa Azkoagainen: Aloña jaun eta jabe izan da Trintxerperen aurrean (5-1)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 22a

Gol festa izan dugu Azkoagainen. Gehiago izan dira Andoni Azkargortaren mutilak baina esan beharra dago Trintxerpek –kanpokoen aulkian Josu Zubia Aloñako entrenatzaile ohia egon zen– erraztasun handiak eman dituela. Atzealdean hainbat akats egin dituzte kanpokoek eta Aloñak ondo baino hobeto aprobetxatu du hori. 

Behin baino gehiagotan Aloñakoek geldiko baloiak azkar atera eta ustekabean harrapatu dituzte Trintxerpeko defentsak. Tarteka intentsitate falta erakutsi dute Zubiaren mutilek eta horrek asko erraztu zizkien gauzak etxekoei. Izan ere, oñatiarren ia gol guztiak kanpokoen akatsetatik etorri ziren.

Kronika osoa eta protagonisten iritzia, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak