Ikuskizuna XIX. mendeko Florentziako jauregi batean kokatzen da. Michaele izeneko neskatoa eguneroko musika eskola jasotzera joango da Maestrini maisu eta konposatzaile handiaren etxera. Eguneroko solfeo eskolak alde batera utzi, eta operaren historia kontatzeko eskatuko dio ikasleak maisuari. Hortxe hasiko dute operaren historiaren errepasoa: Monteverdi, Glück, Mozart, Rossini, Beethoven... izango dira protagonistak. Ordubeteko ikuskizuna egingo dute bost pertsonaiek: bi abeslarik, bi aktorek eta pianistak.