Hausoka bikoteak hasiko du aurtengo Musikegunak egitaraua maiatzaren 6an. Ander Telleria akordeoilariak eta Aitor Ucar gitarra-jotzaileak osatzen dute taldea. Biek ala biek dute musika heziketa antzekoa eta etorkizun handia musikaren alorrean. Ume zirenetik eskola eta ikasgela berean ibilitakoak dira: Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan hasi ziren; Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean jarraitu zuten; eta, gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, daude. Musikenen zeudela sortu zuten 2010eko irailean Hausoka duoa, Aitor Furundarena eta Antonio Duro irakasleen laguntzarekin.
Iñaki Salvador
Iñaki Salvador (Donostia, 1962) pianistak egingo du kontzertua maiatzaren 13an. Jazz musikarekin hartu-emana du. 12 disko grabatu ditu eta beste hainbat musikarirekin kolaborazioak egin ditu. Punta-puntako kantautoreekin abestu du: Luis Eduardo Aute, Mikel Markez, Golden Apple Quartet eta Oskorri, besteak beste. Azken diskoa, Te doy una canción izenekoa, 2009an kaleratu zuen.
Easo Eskolania
Easo Eskolania 1992. urtean sortua, mutilen ahotsez soil-soilik osatzen den talde bakanetako bat da gaur egun Euskal Herrian; bere lan serio eta iraunkorrari esker interpretazio-maila bikaina lortu du. Urte hauetan jaialdi askotan parte hartu izan du, adibidez: Bordeleko De vive voix, Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko nazioarteko jaialdia, Parisko XXV Festival d’Art Sacré, OLBEko opera denboraldia, Bilboko Orkesta Sinfonikoarena...Dituen ezaugarriengatik aintzinako musikaren eremuan berezitu bada ere, aldakortasun-ahalmenak alor ezberdinetako errepertorioa lantzera bultzatu du.
Easo Eskolaniak maiatzaren 20an egingo du kontzertua.
Eduardo Baranzano
Eduardo Baranzano gitarra-jotzaileak itxiko du 34. Musikegunetako egitarau maiatzaren 27ean. Montevideon jaioa, gitarran maisu direnekin ikasi zuen. Ikastaroak egin zituen besteei entzundako musikaz, belarriz ateratakoaz, eta berarekin ikasitako ikasle guztiekin perfekzionatu zen.