Hijos de Juan de Garay enpresatik kaleratutako langileak lanera itzuliko dira

Mireia Bikuña 2012ko api. 18a, 19:31

Kaleratutako lau langileak uda baino lehenago itzuliko dira lanera, antzinatasuna mantendu egingo zaie, eta hiru urteko lan jarduna egiten dutenean finko izaera izango dute. Horixe da enpresak egindako proposamena, eta langileek ahoz batez onartu dutena. "Pozik gaude lortu dugunarekin. Gainera agindu digute lana dagoen artean ez dutela beste inor kaleratuko", esan digu langileen batzordeko presidente Mikel Oleak.

Haserre, oso haserre agertu ziren hilaren 13an Garay enpresako langileen batzordeko ordezkariek egindako protesta ekitaldian. "Bidebageko kaleratzeak" zirela salatu zuten, eta "arazoa konpontzeko borrokatuko" zirela. Batzordeko kideek elkarretaratzeak egin zituzten, eta arazoa konpondu ezean greba egiteko prest zeudela esan zuten. Bada, arazoa konpondu dute. "Oraingoz behintza, bai. Langileen aldetik bultzada izugarria izan dugu, eta lortu dugu", esan digu Oleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak