Liburuek duten garrantzia azpimarratzeko ekintzak

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 18a

Udal liburutegietan Liburuaren Astea egingo dute hilaren 23tik 27ra. Hitzaldiak, tailerrak, poesia aretoak eta beste egingo dituzte haur eta helduen liburutegietan. Gainera, bildumatik erretiratu dituzten liburuak eta errepikatutakoak bezeroen eskura ipiniko dituzte. Jarraian duzue hurrengo asteko egitaraua.

  • Hilaren 23tik 27ra, goizez: Beldurrari aurre egiteko literaturak eskaintzen dituen tresnak ezagutzera emateko haur poesia aretoa, Galtzagorri taldearekin. Adur, Adur, ez naiz hire beldur.
  • Hilaren 24an, 19:00etan, zinema-aretoan: Pako Aristiren Euskal Herria: errealitatea eta utopia hitzaldia.
  • Hilaren 25ean, 17:30ean, haur liburutegian: Kezkamuxelak tailerra, 6-8 urte arteko neska-mutikoendako.
  • Hilaren 26an, 20:00etan, kultura etxean: Jane Eyre pelikula zineklubean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak