Uemak dagoeneko 60 udalerri biltzen ditu, guztira 140.000 biztanle. UEMAko udalerriak aitzindari dira erakunde publikoek euskararen normalizazioan jokatu behar duten rolari dagokionez, eta Oñatik ere aitzindaritza lan horretan lagundu nahi du. Horretarako, ordea, guri dagokigu hizkuntz normalizazioa lortzea gure udalerrian.
Hiru helburu
Egiteko horretan, hiru helburu jarriko dizkio udalak bere buruari:
- Euskara ohiturazko hizkuntza bihurtzea Oñatiko bizitza sozialaren alor guztietan: udaletxean, kalean, medikuarenean, merkataritzan...
- Herritarrekin harreman zuzena duten esparruetan eragitea; besteak beste, osasun arloan, epaitegietan eta enpresatan.
- Eremu geografikoan eragitea, euskararen lurgunea modu sendoan zabal dadin