San Martingo babes ofizialeko etxeen zozketa

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 25a

Gaur, hilak 25, 18:30ean egingo dute zozketa kultura etxeko zinema-aretoan. Behin betiko zerrebda ikusgai dago udaletxeko iragarki taulan, Santa Anako beiratean eta www.oinati.net atarian. 39 etxebizitza zozketatuko dituzte 137 eskatzaileren artean.

San Martin auzoko 6, 7 eta 8 zenbakietako etxeak lau kupotan banatutako eskatzaileen artean zozketatuko dituzte: mugikortasun arazoak dituztenendako bi etxe eta eskatzaile bakarra; familia ugariendako bi etxe eta bi eskatzaile; bi logelako etxea gura dutenen 29 eskatzaileen artean sei etxe; eta kupo orokorrean 29. Bi logelako etxeen zozketan etxe barik geratzen direnak, kupo orokorrean sartuko dituzte.

Baldintzak

San Martinen egiten diharduten 39 etxeen zozketan parte hartu ahal izango dute 2011ko abenduaren 1a baino lehen Etxebiden izena emanda eta Oñatin bi urte lehenagotik erroldatuta daudenak. Dena den, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ez dute erroldaren baldintza derrigorrez bete behar, baina oñatiarrek izango dute lehentasuna. 2010eko diru-sarrerak hartuko dituzte aintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak