Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urteroko bisita egingo dute Txantxiku Ikastolan gonbidatuta. Ikastolan egun handia ospatuko dute maiatzaren 4ean eta 5ean: Txantxiku Ikastolaren Eguna.
Maiatzaren 4an puzgarriak ipiniko dituzte jolaslekuan 14:30etik 18:00etara arte. Zubikoan jaialdia egingo dute ikasleek: 14:30ean ikasleendako eta 18:00etan gurasoendako. Maiatzaren 5ean (11:00-13:00) puzgarriak eta ate irekiak egingo dituzte. Gainera, Pernan Goñirekin komigintza tailerra egingo dute. Bestalde, bizikletak konpontzeko tailerra, ingelesezko antzerki emanaldiak eta beste egingo dituzte.