Txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakutsiko dituzte. Lau teknika ezberdin erabiliz, lau ipuin labur kontatuko dituzte. Ipuin bakoitzak bere mezua izango du eta ipuin guztiak lotuko dituena Katillu pertsonaia.
Bertsolari izandakoa
Katillu bertsolari ohia da, eta jakintsua, oso jakintsua. Bizitza osoa darama herririk herri eta istorio asko bizi izan ditu: munstroen lagunak diren umeak, zuriak izan gura duten bele beltzak...