Parisko Sorbona Unibertsitateko Jean-Léo Léonard eta Finlandiako Vaasa Unibertsitateko Vittorio Dell'Aquila irakasle dialektologoak Oñatin izan ziren egubakoitzean. Kepa Elortzari eta Koldo Zumalderi elkarrizketa bana egin zieten, Oñatiko euskara eta bereziki aditzaren erabilera aztertzeko egiten diharduten ikerketa baten baitan. Hain justu, dialektologo biak, Euskal Herrian izan dira mendebaldeko euskara aztertzeko ahaleginetan. Oñatiko hizkerak gipuzkerarekin muga egiten duenez, hango euskalkiak berebiziko garrantzia du egiten diharduten ikerketan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.