Trafikoa zaildu egin du egunotan euriak eta, esate baterako, domeka goizaldean, 03:00etan, istripua izan zen Oñatin, Udanako gainean, hain justu ere. Auto batek, bidetik atera, eta zuhaitz baten kontra jo zuen. Autoan zihoazen lau lagunak, zaurituta, Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan zituzten, Arrasatera. Alkoholemia kontrola egin zioten autoaren gidariari eta, edanda zihoala ikusita, atxilotu egin zuen Ertzaintzak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.