Samuel Sanchez txapeldun euripean Oñatin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 7a

Samuel Sanchezek ez du erraz ahaztuko Oñati. Betirako geratuko zaio. Izan ere, hantxe irabazi baitu lehen aldiz Euskal Herriko Itzulia. Erlojupekoan onena izan da, Joaquim Rodriguez liderra baino 21 segundo hobea, edo azkarragoa. Eta horrek eman dio, azkenean, garaipena. Bauke Mollema eta Tony Martin izan dira bigarren eta hirugarren, gaurko erlojupeko bikain eta ez ohikoan. Podiumean, azkenean, Purito Rodriguezek eta Mollemak lagundu diote Euskalteleko asturiarrari.

Samuel Sanchezek hirugarren egin zuen 2007an eta 2009an Euskal Herriko Itzulian. Eta gaur irabazi du lehenekoz, non eta Oñatin, euripean, jende eta zale askoren artean.

Oso garaipen garrantzitsua asturiarrarendako ez ezik, Euskaltel-Euskadirendako ere; izan ere, talde honek, azkeneko 19 urteotan euskal txirrindulariekin edo bertan hazitakoekin korritu ostean, seguruen, bertan behera laga beharko baitu filosofia hori, elitean korritzen jarraituko badu, behinik behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak