Biharko Euskal Herriko itzulia Oñatin bukatuko da, Euskadi Etorbidean hain zuzen. Eta dagoeneko kalea hasi da girotzen. Gaueko 21:30ak inguruan hasi dira etortzen biharko itzulirako beharrezkoak izango diren kamioiak, kotxeak eta bestelakoak. Jende dezente hurbildu da bertara kuriositatez eta gertatzen ari zena bertatik bertara ikusteko gogoz. Antton Elortza Euskadi txirrindularitza antolakuntzako kideak esan digu bihar goizeko 8:00etan hasiko direla muntaketa lanekin. Festa giroa ziurtatuta egongo da bihar Oñatin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.