Hasi dira turistak Debagoiena ezagutzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko apirilaren 6a

Goizean Oñatin 15 lagun inguruko bisita gidatua egin dute herriko unibertsitatetik eta parrokiatik. Egunotan ibiliko diren turista gehientsuenak Euskal Herrikoak izango direla esan digu eguerdian Edurne Urteaga Oñatiko turismo bulegokoak eta gaurko bisitan Bilbo, Iruñea eta Madrilgo turistak izan dira nagusiki.

Eguraldi txarrari aurre eginez, gure inguruak ezagutzera turista dezente hurbildu dira momentuz. Portugalete eta Iruñeako bisitariak eguna pasatzera etorri dira gure inguruetara. Beste batzuk, aldiz, egonaldi luzeagoak egingo dituztela kontatu digute.

Madrildik etorri direnek esan digute bost egunetarako etorri direla; Beasainen egiten dute lo eta inguruak bisitatzeko aprobetxatuko dute egonaldia. Gaur Arantzazu, Oñati eta bailarako beste hainbat toki bisitatu dituzte eta ondorengo egunetan Donostia, Bilbo, Gasteiz edota Zarautzera joango direla azaldu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak