Oñatiko Euskadi etorbideko 6 zenbakiaren parean bukatuko da etapa; eta biharko erlojupekoa Kale Zaharrean hasi eta Foru plazan bukatuko da. Hori horrela, egun hauetan aparkaleku gutxiago egongo dira herriko hainbat kale eta gunetan. Autoak utzi ahal izango dira, ETEO zaharrean, Natra Zahor enpresaren inguruetan, Berezao industrialdean, Ulma Handling enpresan (hilerrian), Olaiturrin, anbulatorioko aparkalekuan eta kiroldegiko lurrazpiko parkingean.
Zirkulazioa etenda
Bestalde, herriko zirkulazioa hainbat unetan gelditu egin beharko dute: gaur, 15:45ean eta 17:15ean Euskadi etorbidean. Eta noizean behin zirkulazioa gelditu egingo da lasterketaren bidean. Tropela helmugara iristean Bidaurretako biribilgunetik Korreoseko biribilgunera zirkulazioa geldiarazi egingo da eta errepidea itxita egongo da dena desmuntatu arte (20:00).
Autoak aparkatzeko debekuak
Gaur, egubakoitza, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00etara ezin izango dira autoak aparkatu ondorengo kaleetan: Aita Lizarralden (San Martin sarreratik Bidaurretako biribilgunera), Euskadi Etorbidean (alde bietan), Kurtzebiden (Bidaurretako biribilgunetik Kultur Etxera eta Antton tabernaren atzetik Apaolaza kalera), Moiua kalean (Kultur Etxetik 15. zenbakira, Urbia taberna pareko aparkalekuan bi aldeetan eta Errekaldeko Maibi dendaraino) eta Patrue kalen.
Autobus geltokia lekuz aldatuta
Euskadi etorbideko autobus geltokia Bidaurretako biribilgunera aldatuko dute gainera gaur eta bihar: gaur 14:00etatik aurrera, eta hilaren 7an 18:00etatik aurrera. Gainera, egun horretan, 13:00etatik 18:00etara arte, autobus zerbitzua eten egingo dute.