Hona hemen ezker abertzalearen deialdia:
"Ikurriña historian zehar askatasunaren, naziotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen ikurra izan da.
Aurten, 2012an, 500 urte beteko dira Nafarroa bortizki konkistatua izan zenetik. Abertzaleok aurrera begiratzeko eta independentziaruntz abiatzeko, atzera ere begiratu beharra dugu eta gure historia manipulatzen ibili direnei aski da esateko ordua iritsi da".
Horregatik, aurtengo Aberri Egunerako bi gonbita luzatzen dituzte:
- "Bil gaitezen eta parte-hartu dezagun Iruñean Aberri Egunean antolatuko diren manifestazio eta ondorengo ekitaldietan". Iruñean ospatuko den Aberri Eguneko informazioa hemen.
- "Apaindu dezagun balkoia ikurriñarekin. Kanpora bagoaz, hiru egun lehenago jarri ikurriña. Erakuts dezagun independentziaruntz urratsak emateko prest gaudela".
Oñatitik autobusa egongo da Iruñeara joateko. Korreosetik irtengo da 10:00etan eta itzulera ordua 19:00etan izango da. Izena Arrano tabernan eman behar da.