Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa da aurtengoa, eta, bosgarren etapa Oñatin bukatzeaz gain, zapatuko erlojupekoarekin amaituko da itzulia. Ekimen hori aprobetxatuz, martxoaren 5ean hasi eta eguaztenera arte, Txandako dendetan egindako erosketetan, irabazleek txirrindularitzarekin lotutako sari bat jasoko zutela jakin dute momentuan, eta zapatuan horien zozketa egingo dute, irabazitako sari konkretua zein den jakiteko.
Sariak
Guztira, 21 sari banatuko dituzte; besteak beste, bi bizikleta, maillotak, eskularruak, galtzerdiak eta kamisetak egongo dira. Opariak erlojupeko sariak eman ondoren zozketatuko dituzte.



