Udalekuetako begiraleendako deialdia

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 2a

Milakolore udalekuetan begirale moduan parte hartu gura dutenek hilaren 10etik 21era eman beharko dute izena Oñatiko Udaleko erregistroan. Aurkeztu beharko duten dokumentazioa izango da: eskaera orria, EGA edo baliokidea eta NAren ,tituluaren eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak. Udalekuak egingo dituzte uztailaren 2tik 27ra arte.

Irizpideak kontuan hartuta puntuak banatuko dituzte. Kontratazioa egiteko kontuan hartuko dituzte: titulazioa, ikasketak, prestakuntza-ikastaroak, euskara, lan-esperientzia eta Oñatin erroldatua egotea, hurrenkera horretan. Begiraleek prestakuntza saioak egingo dituzte maiatzaren 19an eta 26an, eta ekainaren 30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak