Egubakoitzean Euskadi etorbideko 6 zenbakiaren parean bukatuko da etapa; eta zapatuko erlojupekoa Kale Zaharrean hasi eta Foru plazan bukatuko da. Hori horrela, egun horietan aparkaleku gutxiago egongo dira herriko hainbat kale eta gunetan (ikus ondoko taula). Hilaren 5ean, 6an eta 7an, autoak utzi ahal izango dira, ETEO zaharrean, Natra Zahor enpresaren inguruetan, Berezao industrialdean, Ulma Handling enpresan (hilerrian), Olaiturrin, anbulatorioko aparkalekuan eta kiroldegiko lurrazpiko parkingean.
Zirkulazio etenda
Bestalde, herriko zirkulazioa hainbat unetan gelditu egin beharko dute: hilaren 6an, 15:45ean eta 17:15ean Euskadi etorbidean; eta hilaren 7an, 13:45ean Kale Zaharrean, eta 17:30ean Foru plazan. Egun horretan, Olabarrieta eta San Prudentzio arteko zirkulazioa moztuta egongo da 13:00etatik lasterketa bukatu arte. Oñatitik irten eta sartzeko bide bakarra Udana izango da.
Autobus geltokia lekuz aldatu
Bestalde, hilaren 6an eta 7an, Euskadi etorbideko autobus geltokia Bidaurretako biribilgunera aldatuko dute: hilaren 6an 14:00etatik aurrera, eta hilaren 7an 18:00etatik aurrera. Gainera, egun horretan, 13:00etatik 18:00etara arte, autobus zerbitzua eten egingo dute.
Euskal Herriko Itzuliak eragina izango du zapatu goizeko azokan: Santa Marinako azokan egoten diren saltzaileak ez dira Oñatira etorriko eta plazan egoten direnek lehenago amaitu beharko dute euren salmenta.
Azkenik, ziklistak pasa behar diren kaleetan hainbat konponketa egin dituzte: zuloak estali, abiadura murrizteko elementuak eta kautxuzko arekak kendu...